Skip to main content

OBRA PUBLIKOA PROIEKTUAK

erako obra publica

Esperientzia handia administrazioarentzako lanetan

Esperientzia handia dugu administrazio publikoarentzako lanetan, era guztietako proiektuak redaktatuz eta obra-zuzendaritzak aurrera eramanez, bereziki berrurbanizazioari, irisgarritasuna hobetzeari eta espazio degradatuak berreskuratzeari buruzko proiektu eta obrak.

SPKLra egokitutako prezioak

Administrazioaren barne-funtzionamendua ezagutzeari esker, obraren kudeaketa guztia eta obrak eragina duen sail guztiekin koordinazio osoa egin ahal izango dugu; bai eta gure prezioak SPKLra egokitu ere kontratu txikien kasuan, bai obra-, zerbitzu- edo hornidura- kontratuen kasuan, horrela epeak arinduz urgentzia handiagoko esku-hartzetan.

Milioi bat euro baino gehiago dirulaguntzetan

Gure ibilbidean milioi bat euro baino gehiago kudeatu ditugu hainbat erakundetatik jasotako dirulaguntzetan, hala nola SPRItik, Gipuzkoako Foru Aldunditik, Eusko Jaurlaritzatik eta Next Generation Europako Funtsetatik.

Nortasun historikoa berreskuratzeko konpromisoa

Diseinu-irizpide gisa, jarduketaren lekuaren berezko nortasun historikoarekin lotutako kontzeptuetatik abiatzen gara, egungo joerak alde batera utzi gabe, denboraren poderioz balioa handitzen duen interesa duten espazioak sortuz.

Hurbildu!

ERAKOn zure proiektuarekin laguntzeko gaude. Esaiguzu, zure beharrak aztertuko ditugu eta zure ideiak errealitate bihurtzeko aurrekontu bat eskainiko dizugu.