Artiz auz. 24 - 32 berrurbanizatzea
-
Zumarraga
-
20232 - 2023
-
306.663,45 €
Artiz auzotik Zumarragako erdigunerako sarbidean irisgarritasuna hobetzea, zerbitzuak eta galtzada berritzeko eta ingurunea modu globalean hobetzeko aprobetxatuz. Saneamendu-sare berri bat eta euri-ur bereizleak sortu dira, ur-hornidurako sarean beharrezko konponketak egin dira eta zuntz optikoko eta udal- argiteriako sare berri bat egin da, argi-azterketaren arabera farola berriak ezarriz. Ondoren, eskailerako eta espaloietako solerak eraiki dira, azken horietako bat hegan jarriz, araudian zehaztutako 2 metroko zabalera lortu ahal izateko. Baldosaz zolatu da, eta beharrezko lorezaintza-lanak egin eta hiri-altzariak jartzeaz gain, galtzada berriz asfaltatu eta beharrezko sinaleztapena pintatu da.











