Eremu degradatuak berreskuratzea, Zumarragako sarrerako hormak
-
Zumarraga
-
2020 - 2021
-
57.852,30 €
-
Gipuzkoako Foru Aldundia - 48.400 €
Zumarragako udalerriko eremu degradatu bat berreskuratzea, sarbiderik garrantzitsuenean errepideak eragindako CO2a xurgatzen duen lorategi handi bat sortuz. Horretarako, bertako espezieak landatu dira, dauden euste-hormak begetalizatzen eta naturalizatzen lagunduko duten landare tapizatzaileekin batera. Hormen buruak Zumarragaren izaera industriala burura dakarren korten altzairuzko xaflekin jantzi dira eta material berdinarekin egindako letrak ezarri dira herriaren izena irudikatuz. Korten altzairuarekin egindako 4 plantxa ere jarri dira multzoa osatuz, non herriaren barruan aurki daitezkeen elementu identifikagarrienak aurkezten diren.








