Skip to main content

Esteban Orbegozo pasalekua berrurbanizatzea, I. fasea

  • Zumarraga

  • 2021 - 2022

  • 301.471,22 €

Zumarragan, Esteban Orbegozo siderurgia mitikoaren zerbitzura eraikitako etxebizitzen multzoa berrurbanizatzea. Fabrikari keinua egiteko asmoz, korten-altzairuzko baranda luzeak jarri dira. Zenbait komunitatetara sartzeko beharrezkoa zen mailaren bat igotzea, beraz horietan arrapalen bidez bermatu da irisgarritasuna. Azpiegitura-sareak ere handitu eta eguneratu dira; eta bide-zoruak eta zoladurak erabat berritu dira, behar izan den tokian iragazgaiztuz. Eskailera berriak egiteaz gain, harrizko horma berreskuratu da. Udalerriko plazatik ateratako lauzak berrerabiliz bizilagunentzako egonaldi espazio bat ere sortu da.

Hurbildu!

ERAKOn zure proiektuarekin laguntzeko gaude. Esaiguzu, zure beharrak aztertuko ditugu eta zure ideiak errealitate bihurtzeko aurrekontu bat eskainiko dizugu.