Skip to main content

Haur parkea Antio baselizaren alboan

  • Zumarraga

  • 2021

  • 27.611,11 €

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - 17.000 €

Obra zuzentzea. Hondatutako parke zaharra kentzeko lanak, eta lur-mugimenduak egitea, eremu funtzional bihurtuko duen hiru terraza sortzeko. Hormigoi aurrefabrikatuzko blokeak erabiltzen dira, elementu egokiekin lurzoruaren eusgarri gisa. Behin lurraren eustea ziurtatuta eta bankadak sortu ondoren, horietako bakoitza dagozkion elementuekin osatzen da.

  • Hauetako bi, jolasgune izango dira, eta honako elementu hauek izango dituzte: akazia egurrezko etxolak, txirrista bat, azalez egindako putzu bat eta haurren jolaserako beste elementu batzuk.
  • Hirugarrenak, atzealdean dagoenak, egonleku-izaera du, eta ondo garbitu ondoren, akaziazko hainbat artisau- banku jartzen dira.

Hurbildu!

ERAKOn zure proiektuarekin laguntzeko gaude. Esaiguzu, zure beharrak aztertuko ditugu eta zure ideiak errealitate bihurtzeko aurrekontu bat eskainiko dizugu.