Mendizabal poligonoa berrurbanizatzea, IV. fasea
-
Zumarraga
-
2023
-
584.204,24 €
Zumarragako udalerriko goiko auzoetan 2.000m2 inguruko azalera berrurbanizatzea. Irisgarritasuna hobetzea abiapuntutzat hartuta, espaloiak, bide-zoruak eta zerbitzuak berritu dira, urbanizazioa dagokion araudiak ezartzen dituen irisgarritasun-irizpideen arabera berriz diseinatuz. Horretarako, beharrezkoa izan da sotoak iragazgaiztea, solera eta zoladura berriak ezartzea, eskailerak berritzea, lorezaintzako lanak egitea eta hiri-altzari berriak jartzea. Azkenik asfaltatu egin da eta seinaleztapen egokia margotu da.












