Urtubi baratze parkea
-
Zumarraga
-
2019
-
438.310,97 €
-
Gipuzkoako Foru Aldundia - 438.310,97 €
Zumarragako udalerrian, Urtubi auzoa hirigunearekin lotzen duen mendi-hegala lehengoratzeko lanen zuzendaritza. Sastrakadi batetik espazio eta erabilera desberdinak dituen naturgune bat eratuz. Sigi-saga itxurako ibilbide bat sortzeko beharrezkoak diren lur-mugimenduak egin dira, parkeko goiko eta beheko sarbideak lotuko dituena; eta, horrekin batera, hainbat meseta sortzen dira erabilera desberdinetarako: hiri-baratzeen gune bat (goialdean), egonaldirako eta haurrentzako jolasetarako gune bat (erdi parean) eta txakurrentzako parke bat beheko harrera-gunean. Horrez gain, parke osoa plaka eta bateriadun eguzki-farolez hornitzen da.










