1969ko Ixua jatetxearen eraberritze integrala, kontzeptu berri bat sortuz, hotel boutique IXUA HOTELA. Bainugela duten zortzi logela eraiki dira, eta jatetxea, egungo antolaketa moduari egokitu da, zirkuitu garbi eta bananduekin. Barra-gunea, barruko jangela eta kanpoko ataripeko jantokia itxiturekin, koktelerako gunea... ditu.
20 ibilgailurentzako aparkaleku bat egokitu da, noranzko bakarreko sarrera eta irteera zirkuitu bat antolatuz.